2010/12/20

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI


2010ko EGUBERRIAK –EGITARAUA

Abenduaren 22an ,asteazkena, eskolan Olentzeroren jaia ospatuko dugu .
Hauek izango dira aurtengo eginkizunak:
9.15ean Olentzeroren bila parkineraino igoko dira ,(5 urtekoak eta 1go ziklokoak ) ,Olentzero menditik etorriko da eta musikak lagunduta eskolara ekarriko dugu alai.
9.45ean Olentzero Haur hezkuntzako geletatik ibiliko da,gela bakoitzean tartetxo bat emanez.
10.25ean Olentzerok Lehen hezkuntzako ikasleei bisita bat eginen dio.
11.15ean soinketalekuan jaialdiari hasiera emango diogu .Hauek dira Olentzerori eskainiko dizkiogun kantak eta bertsoak:

 Olentzerori ongi-etorria .
 Bertsoak (1. maila ).
 Poz-Pozik (3 eta 4 urte ).
 Pozkarioz kanta dezagun (2. maila).
 Ipurdikoen dantza ( 5 urte ).
 Lo dago gure haurtxoa (3.maila ).
 Olentzero rock. (4.maila ).

Asteazken goizean neska-mutil eta irakasle guztiak baserritarrez jantzita etorriko dira.

Oharra: Jai hau bereziki neska-mutilentzat da, beraz , haurren eta irakasleen lana errespetatzea eskertuko dizuegu:isiltasuna mantenduz,lekua utziz , euskara erabiliz eta argazkiak ateratzeko ez molestatuz.Jakin ezazue mugatutako eremuan ezin izango dela sartu.Jaialdia bukatutakoan ikasle guztiak ikasgeletara igoko dira.Norbaitek bere seme-alaba eraman behar badu ,ikasgelara igo dadila bere bila.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

Gabon zoriontsuak eta urte berri on opa dizuegu !

2010/11/30

MARRAZKI BIZIDUNAK


Azkenaldian marrazki bizidunak euskaraz ikusteko diren oztopoak gaindituz, hona hemen helbide interesgarri bat!!! marrazkiak bizidunak euskaraz!

2010/11/26

GAZTAINONDOEN BILA


Joan zen azaroak 20an 4 urtekoak Aldatzera joan ginen gaztainen bila. Ateraldiko argazkiak ikusteko, sartu Haur Hezkuntzako atalean.

2010/11/24

CHILLIDA LEKU ETA HAIZEAREN ORRAZIA


Pasa den Urrian, 5 urteko hiru gelak Chillida-Leku eta Donostiara joan ginen. Bertan egin genituen argazkiak ikusi nahi badituzue, sartu HHko atalean.

2010/10/20

2010/10/19

4 URTE



3 URTE


ONGI ETORRI 2010/2011 IKASTURTERA

2010/2011 ikasturtea hasita dago eta Tximino Txikin lanean hasi gara berriro ere. Hona hemen ikasturte hasierako taldeen argazkiak.

2010/06/27

4 URTEKOEN BUZTIN ETA ARGI TAILERRAK

3. hiruhilekoan zehar 4 urteko haurrak talde txikietan elkartuz buztin eta argi tailerrak burutu dituzte.
Esperientzia hauen bideoak ikusteko, ondorengo helbidean klikatu.