2010/01/31

AGATE DEUNAREN OSPAKIZUNA


Datorren Otsailaren 4an Agate Deunaren bezperako ohitura zaharrari jarraituz Berriozarko kaleetan zehar abestera eta oles egitera aterako gara:

10:00etan denok batera (Haur Hezkuntza eta Lehen hezkuntza) eskolaKO sarreran abestuko dugu.
Ondoren, zutabetan banatuko gara 3 ibilbide jarraituz:
Haur Hezkuntza: HHko guztiak herri zaharrera joango gara, plazan (“Eran”) eta parkean abestuz. Hamarretakoa parkean bertan hartuko dugu, Mendialdea guraso elkartearen eskutik.
LH 1go eta 2. mailak: Goldarazena etxean, Lantzeluzen, Plaza Gorrian, Doneztebe enparantzan eta Eguzki enparantzan abestuko dugu.
LH 3, 4, 5, eta 6. mailak: Zortzikon, Institutuan, Nafarroako Emaileen enparantzan, Caprabo autobus geltokian (Kaleberri eta Etxaburua gurutzean) eta Eguzki enparantzan abestuko dugu.

11:30etan Lehen Hezkuntzako ikasleek Eguzki enparantzan hamarretakoa hartuko dugu, Mendialdea guraso elkartearen eskutik. Ondoren eskolara igoko gara.

*Euria egitekotan azken geldialdia eta hamarretakoa Ilargi parkean burutuko litzateke.
* 3 urteko ikasleek EZ DUTE MAKILA EKARRI BEHAR!