2009/01/29

TXIMINO TXIKI berria!

Kaixo irakurle!! Espero baino lehenago berriro ere esku artean naukazue! Tximino Txiki naiz, eskolako aldizkariaren protagonista. Aldizkarian aldaketak egon direnez eta albiste berriak ditudanez ustekabeko ale hau idatzi dut, zuei guztiaren berri emateko.

Badakizue nire helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea dela. Helburu horrekin helarazten nizuen ikasturtean bitan, ikasleen parte hartzearekin egindako aldizkari xumea.

Guztiok bezala, ni ere , poliki-poliki handitzen eta hazten ari naiz! Teknologi berriak gustuko ditudanez eta ingurugiroarekiko kezka ere badudanez, aro berrira egokitzeko ahalegina egin dut. Horregatik gonbidapen berezia egiten dizuet guztioi, egoera berrira egokitzeko!

Aro berriak euskararen erabilera modu atseginagoan, koloretsuagoan, ikusgarriagoan eta dinamikoagoan sustatzearekin batera komunikazio eta informazio iturri ere izan nahi du. Horregatik, teknologiaren abantailaz baliatuz, blog bat sortu dut, gure ihardueren berri euskaraz emateko. Ikasleentzat eta guraso guztientzat, euskararen erabilera indartzeko tresna erabilgarria izango dena.

Egindako aldaketak eta proposamen berria atsegin izango duzuelakoa jaso ezazue TXIMINO TXIKI egiten dugun guztion partetik agurrik beroena.