2010/12/20

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI


2010ko EGUBERRIAK –EGITARAUA

Abenduaren 22an ,asteazkena, eskolan Olentzeroren jaia ospatuko dugu .
Hauek izango dira aurtengo eginkizunak:
9.15ean Olentzeroren bila parkineraino igoko dira ,(5 urtekoak eta 1go ziklokoak ) ,Olentzero menditik etorriko da eta musikak lagunduta eskolara ekarriko dugu alai.
9.45ean Olentzero Haur hezkuntzako geletatik ibiliko da,gela bakoitzean tartetxo bat emanez.
10.25ean Olentzerok Lehen hezkuntzako ikasleei bisita bat eginen dio.
11.15ean soinketalekuan jaialdiari hasiera emango diogu .Hauek dira Olentzerori eskainiko dizkiogun kantak eta bertsoak:

 Olentzerori ongi-etorria .
 Bertsoak (1. maila ).
 Poz-Pozik (3 eta 4 urte ).
 Pozkarioz kanta dezagun (2. maila).
 Ipurdikoen dantza ( 5 urte ).
 Lo dago gure haurtxoa (3.maila ).
 Olentzero rock. (4.maila ).

Asteazken goizean neska-mutil eta irakasle guztiak baserritarrez jantzita etorriko dira.

Oharra: Jai hau bereziki neska-mutilentzat da, beraz , haurren eta irakasleen lana errespetatzea eskertuko dizuegu:isiltasuna mantenduz,lekua utziz , euskara erabiliz eta argazkiak ateratzeko ez molestatuz.Jakin ezazue mugatutako eremuan ezin izango dela sartu.Jaialdia bukatutakoan ikasle guztiak ikasgeletara igoko dira.Norbaitek bere seme-alaba eraman behar badu ,ikasgelara igo dadila bere bila.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

Gabon zoriontsuak eta urte berri on opa dizuegu !