2010/01/31

AGATE DEUNAREN OSPAKIZUNA


Datorren Otsailaren 4an Agate Deunaren bezperako ohitura zaharrari jarraituz Berriozarko kaleetan zehar abestera eta oles egitera aterako gara:

10:00etan denok batera (Haur Hezkuntza eta Lehen hezkuntza) eskolaKO sarreran abestuko dugu.
Ondoren, zutabetan banatuko gara 3 ibilbide jarraituz:
Haur Hezkuntza: HHko guztiak herri zaharrera joango gara, plazan (“Eran”) eta parkean abestuz. Hamarretakoa parkean bertan hartuko dugu, Mendialdea guraso elkartearen eskutik.
LH 1go eta 2. mailak: Goldarazena etxean, Lantzeluzen, Plaza Gorrian, Doneztebe enparantzan eta Eguzki enparantzan abestuko dugu.
LH 3, 4, 5, eta 6. mailak: Zortzikon, Institutuan, Nafarroako Emaileen enparantzan, Caprabo autobus geltokian (Kaleberri eta Etxaburua gurutzean) eta Eguzki enparantzan abestuko dugu.

11:30etan Lehen Hezkuntzako ikasleek Eguzki enparantzan hamarretakoa hartuko dugu, Mendialdea guraso elkartearen eskutik. Ondoren eskolara igoko gara.

*Euria egitekotan azken geldialdia eta hamarretakoa Ilargi parkean burutuko litzateke.
* 3 urteko ikasleek EZ DUTE MAKILA EKARRI BEHAR!

2010/01/30

AURREMATRIKULAZIOA



2010-2011 ikasturterako aurrematrikulazio epea otsailaren 5tik 12 ra izango da. Euskaraz matrikulatzea, etorkizunean pentsatzea, euskaraz ikasi eta bizitzea...

2010/01/24

2009ko gabonak


Created with Admarket's flickrSLiDR.

Aulkien erakusketa



Urtarrilaren 25etik 29ra, eskolako sarreran, Haur Hezkuntzako ikasleek burututako aulkien erakusketa bat egongo da.
Gure geletako egunerokotasunean "makinistak" duen garrantzia kontuan izanda, aulki ezberdinak egin dituzte makinistentzat sortuak.
Ikusiko duzue zein bereziak diren!

2010/01/12

eskerrik asko DBHko lagunei!!


Eskerrik asko Axier eta konpañia eskaini diguzuen laguntzagatik!! aurrerantzean ere elkarrekin arituko garelakoan... ondo ibili eraikin berrian!

2009KO GABONAK

2010/01/08

URTE BERRI ON!

URTE BERRI ON GUZTIEI!
Urte berriarekin batera oporrak amaitzear daude. Astelehenean berriro ere elkar egongo gara eskolan!!Kontu ugari izango ditugu elkar esateko, primeran ba!!!
Astelehenarte

Tximinotxiki

PENTAGRAMAENEA ETXEAREN IPUINA IKUSI ETA ENTZUN!

1. hiruhilekoan Haur Hezkuntzako ikasleek astero-astero Pentagramaenea etxean bizi ziren pertsonai ugari ezagutzeko aukera izan genuen ipuin polit baten bidez.
Oraingoan ikus eta entzungai en

"POP ART" ARTE GARAIKIDEA LANTZEN



Abenduan zehar Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoek Andy Warhol artista oinarri hartuta "POP ART"mugimenduaren artelanak aztertu eta artelan bitxiak sortu genituen.
Ikusi egindakoa http://hhmendialdea.blogspot.com