2011/02/01

AGATE DEUNA 2011


Datorren Otsailaren 4ean Agate Deunaren bezperako ohitura zaharrari jarraituz Berriozarko kaleetan zehar abestera eta oles egitera aterako gara:
- 9 etatik 10ak bitarte LHko haurrak HHra abestera joango dira.
- 10etan denok batera (HH eta LH) eskolako sarreran abestuko dugu.
- Ondoren zutabeetan banatuko gara 3 ibilbide jarraituz:
- Haur Hezkuntza: HHko guztiak eskola ondoko etxean abestuko dugu eta ondoren herri zaharrera joango gara, hemen HHko 4 haurren etxeetan abestuko dugu. Hamarretako parkean hartuko dugu, Mendialde guraso elkartearen eskutik.
- LH 1. eta 2. mailak: Lantzeluzen, Plaza Gorrian, Doneztebe enparantzan eta Eguzki enparantzan abestuko dugu.
- LH 3., 4., 5. eta 6. mailak: Goldarazena etxean, Zortzikon, Institutuan, Nafarroako emaileen enparantzan, Caprabo autobus geltokian (kaleberri eta etxaburua gurutzean) eta Eguzki enparantzan abestuko dugu.

-11:30etan LHko ikasleek Eguzki enparantzan hamarretakoa hartuko dugu, Mendialdea guraso elkartearen eskutik. Ondoren eskolara igoko gara.

- Ibilbidean euria egitekotan LHkoek azken geldialdia eta hamarretako Ilargi parkean burutuko likete, HHko haurrek eskolako frontoian egingo lukete hamarretakoa.


Urterko bezala arratsaldean herrian zehar abesbatzak aterako dira, beraz animatu eta parte hartu zuen haurrekin.