2010/06/27

4 URTEKOEN BUZTIN ETA ARGI TAILERRAK

3. hiruhilekoan zehar 4 urteko haurrak talde txikietan elkartuz buztin eta argi tailerrak burutu dituzte.
Esperientzia hauen bideoak ikusteko, ondorengo helbidean klikatu.

5 urtekoen kanpaldia


Maiatzaren bukaeran 5 urteko haurrak Astitzera joan ginen 2 egun igarotzera.

Primerako egunak atera ziren eta kristona disfrutatu genuen.

Bideoa ikusteko aukera duzue hementxe: http://hhmendialdea.blogspot.com/

2010/06/01

IZAN ZIRELAKO GARA! garelako izango dira!



ESKERRIK ASKO DENOI!! IKASLE, GURASO ZEIN IRAKASLE DENOI!!

2010/05/11

LOGOTIPO LEHIAKETA

25. urteurrenarekin batera logotipo lehiaketa bat burutu dugu eskolan. 30 logotipo inguru aurkeztu ditugu Haur eta Lehen Hezkuntzako haurren artean. Oso zaila izan da aukeraketa egitea, baina azkenean... hementxe duzue logotipo hautatuena!

2010/04/27

SaSi GuZTieN GaiNeTiK


Maiatzaren 23 an Euskal Eskola Publikoaren festa ospatuko da Iruñeako Takonera parkean. Informazio gehiago Sortzen Ikasbatuaz -en web orrian topatu ahal duzue!! Animatu eta parte hartu!!

25. URTEURRENA


Mendialdea Eskola Publikoan 25 urte beteko dira D eredua, euskarazko irakaskuntza, martxan jarri zela. HOrtaz, merezitako pesta antolatu nahi da herrian urteurren hau ospatzeko. Maiatzaren 29an, larunbata, elkar ikusiko dugu bertan!

2010/04/13

NAFARROAKO MUSEORA BISITA


Artista izan nahian Nafarroako museora hurbildu ginen eta begira begira ze eskulturak egin genituen!!!

IHAUTERIAK 2010

Berandu bada ere, ihauterietako bideo txiki bat ikusgai!!

SATORRAREN IPUINA



Satorraren ipuina ardatz hartuta ipuina antzeztu dugu gela!!! Ikusteko Haur Hezkuntzako blogean klik egin.

2010/03/25

HANDITZEN ARI GARA!


Handitzen ari gara!!Eskolatik kanpora ateratzeko eta ingurune berriak ezagutzeko irrikitan gaude!! Hala, pasaden martxoaren 4an Eskirotzeko baserrira joan giñen bertako animaliak ikustera. Martxoaren 17,ostera, Herri Zaharrera egin genuen bisita!! Bietako bideoak ikusteko sartu Haur Hezkuntzako blogean!! ia gustuko duzuen ba!