2009/02/04

AGATE DEUNAREN BEZPERA

Gaurko eguna iruditan...

2009/01/29

TXIMINO TXIKI berria!

Kaixo irakurle!! Espero baino lehenago berriro ere esku artean naukazue! Tximino Txiki naiz, eskolako aldizkariaren protagonista. Aldizkarian aldaketak egon direnez eta albiste berriak ditudanez ustekabeko ale hau idatzi dut, zuei guztiaren berri emateko.

Badakizue nire helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea dela. Helburu horrekin helarazten nizuen ikasturtean bitan, ikasleen parte hartzearekin egindako aldizkari xumea.

Guztiok bezala, ni ere , poliki-poliki handitzen eta hazten ari naiz! Teknologi berriak gustuko ditudanez eta ingurugiroarekiko kezka ere badudanez, aro berrira egokitzeko ahalegina egin dut. Horregatik gonbidapen berezia egiten dizuet guztioi, egoera berrira egokitzeko!

Aro berriak euskararen erabilera modu atseginagoan, koloretsuagoan, ikusgarriagoan eta dinamikoagoan sustatzearekin batera komunikazio eta informazio iturri ere izan nahi du. Horregatik, teknologiaren abantailaz baliatuz, blog bat sortu dut, gure ihardueren berri euskaraz emateko. Ikasleentzat eta guraso guztientzat, euskararen erabilera indartzeko tresna erabilgarria izango dena.

Egindako aldaketak eta proposamen berria atsegin izango duzuelakoa jaso ezazue TXIMINO TXIKI egiten dugun guztion partetik agurrik beroena.

2009/01/28

KANTARI GOAZ !

AGATE DEUNA 2009
Otsailaren 4ean, asteazkenean Agate Deunaren bezperako ohitura zaharrari jarraituz, abestera aterako gara. 3urteko haurrekin batera eskolan abestu ondoren, 4 urtetik aurrerako guztiak aterako gara herrira.
10:00 etan guztiok batera abestuko dugu eskolako atarian, eta bi taldetan banatuta herrira aterako gara kantatzera. Indarrak berritzeko, 11:45 etan hamaiketakoa izanen dugu eguzki plazan.

2009/01/14

otsailaren 4 -ean, arratsaldeko bostetan, Anaitasunako pabilioian !!
2009/02/04 - 17:00
Gora euskal piratak eta gora Korrika Kulturala!

CHILLIDA LEKU


Udazkenean Chillida Lekura egin genuen bisita. Ikusitakoarekin egindakoa ikusteko aukera duzue azpiko helbide honetan sartuz gero:
Ia gustuko duzuen!

2009/01/08

2008/12/19

IRITSI DA OLENTZERO





Kas kas atean
Kas, kas, kas atean
Nor dabil etxean?
Ikusi makusi
Nor naizen ikasi
Praka zabalak
Atorra urdina
Ai ene! ez dakit ezer ez, ez, ez
Ai ene! Kontatu mesedez.
Mutur zikina,
Txapela beltza.
Ai ene! ez dakit ezer ez, ez, ez
Ai ene! Kontatu mesedez.
Pipa ahoan
Ardoan bertan
Bai, bai, bai, lehen orain eta gero
Zu zara gure Olentzero.

2008/12/17

GABON KANTAK

Euskal Kantuzaleen Elkartearekin elkarlanean 10 gabon kantaz osatutako kantutegia argitaratu du Euskarabideak, Gabonetan euskara erabil dadin sustatzeko. Ikus:

2008/12/16

OLENTZERO BADATOR


Abenduaren 19an Olentzero jaitsiko da Ezkaba menditik behera Mendialdea ikastetxe publikoko haurrak agurtzera. Ekitaldia goizeko 9.15tan hasiko da.