2009/12/29

ARALARRERA IRTENALDIA


5.mailako ikasleek Aralarrera egindako irteeraren bideoa ikusteko klikatu hemen: http://3zmendialdea.blogspot.com

PSIKOMOTRIZITATE JARDUNALDIAK


Azaroan Gasteizen ospatu ziren psikomotrizitate jardunaldietan parte hartzeaz gain, mendialdea eskolan egiten dugun lanaren berri ere eman genuen.

2009/12/28

OLENTZERORI GUTUNAK


2.mailako ikasleen gutunak jaso ditu tximino txikik Olentzerori helarazteko. Begira zein politak geratu diren! http://z1mendialdea.blogspot.com
Olentzero eskolara etorri zenean ateratako argazkiak ere ikus daitezke! Zorionak eta urte berri on!

2009/12/21

ARTETA-ARAZURI ATERALDIA


Ura bizitzeko gauzarik inportantena da. Lur planetari, planeta urdina esaten diote ur asko duelako. Unibertsoan, bakarra da bizitza duena eta urari esker, beste gauzen artean, sortu zen bizitza. Beraz, ura zain dezagun!
http://3zmendialdea.blogspot.com

2009/12/17

GABONAK 2009



Kaixo lagunak! Abenduaren 22an, asteartea, Olentzeroren jaia ospatuko dugu eskolan.
Hauek izango dira aurtengo eginkizunak:
9.15etan… Olentzeroren bila aterako gara, 5 urtekoak eta 1go ziklokoak (beste guztiak atarian egongo dira itxoiten). Zanpantzar Txiki eta eskusoinuz lagunduta, eskolara ekarriko dugu alai-alai.
9,45etan… Olentzero Haur Hezkuntzako geletatik ibiliko da, bakoitzean tartetxo bat emanez.
10,25etan… Lehen Hezkuntzako geletatik pasako da, gela bakoitzean tarte txiki bat egonez.
11etan… jaialdiari hasiera emango diogu, soinketalekuan. Hauek dira Olentzerori eskainiko dizkiogun kantak:
Olentzerori ongi-etorria
• Para bara Pa Pa (Haur Hezkuntza 3 urte)
• Olentzero begi gorri (Haur Hezkuntza 4 urte)
• Elurra Teilatuan (Haur Hezkuntza 5 urte)
• Kax-kax-kax atean (Lehen Hezkuntza 1go maila)
• Oilarrak kanta kantari (Lehen Hezkuntza 2. maila)
• Kanpaiak jaietan (Lehen Hezkuntza 3. maila)
• Gabon gaua (Lehen Hezkuntza 4. maila)
• Kanta Aleluia (Lehen Hezkuntza 5. maila)
Lehen Hezkuntzako 6.mailakoek aurkezpena bertsoen bidez egingo digute.
12.30etan… Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzako Zozketa mundiala.
Astearte goizean neska-mutil eta irakasle guztiak baserritarrez jantzita etorriko dira.
OHARRA: Jai hau bereziki neska-mutilentzat da, beraz, haurren eta irakasleen lana errespetatzea eskertuko dizuegu: isiltasuna mantenduz, lekua utziz, euskara erabiliz eta argazkiak ateratzeko ez molestatuz. Jakin ezazue mugatutako eremuan ezin izango dela sartu. Ikasle guztiak ikasgelara igoko dira jaialdia bukatutakoan. Norbaitek bere seme-alaba eraman behar badu, ikasgelara igo dadila bere bila.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik
Gabon zoriontsuak eta urte berri on opa dizuegu!!!

Asmakizunak eta ardurak

2.mailako ikasleek asmakizun batzuk prestatu dituzte guztiontzako. Ia asmatzen dituzuen!Etxean egiten dituzten lanen berri ere eman digute!Zorionak eta urte berri on!
http://z1mendialdea.blogspot.com

2009/12/16

GABON KANTAK


Aurten ere gabon kantak eskura jarri ditu Euskarabideak.Gabonetan, euskaraz ere bai! Zuen gustukoa izan dadila. Animo eta ozen kantatu!

http://www.euskarabidea.es/gabonak

2009/11/22

Berriozarko herri zaharra ezagutzera

Udazkena aurrera doa eta azaroaren 20an, 4 urtekoak gurasoak lagunduta Berriozarko herri zaharrera joan ginen eta baso barnean ere murgildu ginen. Egun zoragarria atera zen eta oso gustura aritu ginen gora eta behera.

2009/11/21

Txontxongilo emanaldia

Azaroaren erdialdean Herensugea izeneko txontxongilo emanaldi bat ikusteko aukera izan genuen Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko haurrek zein Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek. Hau beldurra igaro genuela! Ipuin polita benetan!

4 URTEKOEN 1. TXANGOA GAZTAINA BILA


Urriaren 21ean 4 urtekoak Aldatz herrira joan ginen gaztaina bila.
Bertan primeran pasa genuen! Ikusi-ikusi zertan aritu ginen!

http://hhmendialdea.blogspot.com/

2009/11/17

SOROLLA ARTISTA EZAGUTZEN

4 urteko gelatan Sorolla artistaren pare ibili gara!!! Gure artelanak ikusi eta Sorollaren berri jakiteko... http://www.hhmendialdea.blogspot.com/

2009/09/23

2009/2010 IKASTURTE BERRIA

Kaixo lagunak!!! Iritsi da ikasturte berria!! Gogoz ekin diogu lanari? Tximino Txiki horretan dabil, eskolako jarduerak zuei hurbiltzeko irrikitan.
Eskolan baditugu 3 urteko ikasle berriak!!! zein jator eta maitakorrak diren guztiak!!!

Ongi etorri guztioi!!

2009/09/14

2009/06/23

Egun bat andereño Ainhoaren gelan!




kaixo lagunak!! Andereño Ainhoaren gelako bideoa zintzilikatu dugu gure blogean! Ikusteko klikatu...

2009/06/03

ASTIZKO kanpaldia


Astizera joan giñen bi egun pasatzera. Primeran pasa genuen!! bideoa ikusteko sakatu:
http://hhmendialdea.blogspot.com/

2009/03/10

ESKOLAKO IHAUTERIAK 2009

Giro politean ospatu genuen pasa den otsailaren 20an 2009.ko ihauteriak!

2009/02/26

IHAUTERIAK 2009

Joan den otsailaren 20an, ihauteri festa izan genuen eskolan. Egun eguzkitsua, koloretsua eta polita atera zen!

2009/02/16

IHAUTERIAK 2008

Ihauteriak gainean ditugunez, iazko argazkiekin egindako bideoa prestatu dugu. Ia gustuko duzuen! Ostiralean, otsailak 20, goizeko 12tatik aurrera ospatuko dugu aurtengoa!

2009/02/09

BERTSOLARITZA, IKASTETXETIK HERRIRA

Mendialdea Ikastetxeko ikasle hauek Berriozarren ireki berri den Bertso Eskolan bertsolaritzan aritzen dira. Eta zu, animatuko zara?

2009/02/04

AGATE DEUNAREN BEZPERA

Gaurko eguna iruditan...

2009/01/29

TXIMINO TXIKI berria!

Kaixo irakurle!! Espero baino lehenago berriro ere esku artean naukazue! Tximino Txiki naiz, eskolako aldizkariaren protagonista. Aldizkarian aldaketak egon direnez eta albiste berriak ditudanez ustekabeko ale hau idatzi dut, zuei guztiaren berri emateko.

Badakizue nire helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea dela. Helburu horrekin helarazten nizuen ikasturtean bitan, ikasleen parte hartzearekin egindako aldizkari xumea.

Guztiok bezala, ni ere , poliki-poliki handitzen eta hazten ari naiz! Teknologi berriak gustuko ditudanez eta ingurugiroarekiko kezka ere badudanez, aro berrira egokitzeko ahalegina egin dut. Horregatik gonbidapen berezia egiten dizuet guztioi, egoera berrira egokitzeko!

Aro berriak euskararen erabilera modu atseginagoan, koloretsuagoan, ikusgarriagoan eta dinamikoagoan sustatzearekin batera komunikazio eta informazio iturri ere izan nahi du. Horregatik, teknologiaren abantailaz baliatuz, blog bat sortu dut, gure ihardueren berri euskaraz emateko. Ikasleentzat eta guraso guztientzat, euskararen erabilera indartzeko tresna erabilgarria izango dena.

Egindako aldaketak eta proposamen berria atsegin izango duzuelakoa jaso ezazue TXIMINO TXIKI egiten dugun guztion partetik agurrik beroena.

2009/01/28

KANTARI GOAZ !

AGATE DEUNA 2009
Otsailaren 4ean, asteazkenean Agate Deunaren bezperako ohitura zaharrari jarraituz, abestera aterako gara. 3urteko haurrekin batera eskolan abestu ondoren, 4 urtetik aurrerako guztiak aterako gara herrira.
10:00 etan guztiok batera abestuko dugu eskolako atarian, eta bi taldetan banatuta herrira aterako gara kantatzera. Indarrak berritzeko, 11:45 etan hamaiketakoa izanen dugu eguzki plazan.

2009/01/14

otsailaren 4 -ean, arratsaldeko bostetan, Anaitasunako pabilioian !!
2009/02/04 - 17:00
Gora euskal piratak eta gora Korrika Kulturala!

CHILLIDA LEKU


Udazkenean Chillida Lekura egin genuen bisita. Ikusitakoarekin egindakoa ikusteko aukera duzue azpiko helbide honetan sartuz gero:
Ia gustuko duzuen!

2009/01/08